XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Guk geuk eskoletan ikasi ditugun literatur-historiek eta propedeutikek halaxe ziharduten.
Giro horretan, literaturaren oinarri materialarekiko menpetasunaren esakunea, literatura desgisa hartan bakantzearen kontra jeiki da: literatura ere ez dago gizarte bizitzarekin harremanik gabe, literatura ez da konzientziak aidean sortzen duen zerbait; ez dago literatura Autoreen
(Ukatu dena egia da. Baitetsi dena probatu egin beharko da).
Oharrarazpen hau ere filosofiari zor zaio (Hegel, Marx) eta arte-soziologiaren jaiotza ekarri du.
Zientzia hau jaioaz gero, ordea, artearen eta gizarte bizitzaren arteko zerikusien azterketa zientziek beregain hartzen dute.
Harrez gero zientziek beren modura burutzen dute lan hau.
Piskana-piskana geroz-eta zehatzagotuz, zientifikoagotuz, metodoak zorroztuz, zientziaok (sikologia, sikoanalisia, soziologia nahiz arte-soziologia) beren hasieretako oinarri filosofikoak xahutzen dituzte.
Zientziaok geroz-eta zientifikoagoak dira, geroz-eta gutiago filosofiko.
Orduan proklamazioek beren eginkizuna bete dute, ta aldegitea dute onena.
(Mundu-ikuskeraren batetan anparatzen dira gehienetan, halare).
Arte-soziologiak, egia da, oraindik metodoaren problema zailak daduzka, baina zenbait zozokeria behin betiko uzteko lain batik-bat iadanik
Halare, aurrerapenaren kontu luze hau adibide bat bakarrik zen, lan konkretoan nolako problemak sor daitezkeen erakusteko.
Zientziak mitologiaren eta filosofiaren sabeletik jaio dira.